Partida solidarioa
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida, larunbatean, zuzenean, EITB Kirolaken hedabideetan
EITB
EITB
ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian eskainiko da azaroaren 15ean, San Mamesen, bake eta elkartasunaren aldarria eginez jokatuko den neurketa historikoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
EITBk jarraipen zabala egingo dio larunbat honetan, azaroak 15, San Mamesen, Euskal Selekzioak eta Palestinak jokatuko duten futbol partidari.
ETB1en zuzenean eskainiko da bakearen eta elkartasunaren aldarria egin asmo duen neurketa, 20:15ean hasita. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Iñigo Barrenak egingo dute kontakizuna. "ETB Kirolak" tartean, berriz, arreta zabala egingo diote partidaren aurreko giroari.
Telebistan eta eitb.eus-en ez ezik, irratietan ere eskaintzeaz gain, azken orduko informazioa emango dute. Euskadi Irratian, Joxe Mari Apaolazak, Nerea Zusberrok eta Txema Añibarrok egingo dute aurkezpena, eta Jon Ander de la Hoz eta Gari Uranga batuko zaizkie partidaren kontakizunera. Radio Euskadin, berriz, Gontzal Mendibek, Asier Kareagak eta Larraitz Lucasek egingo dute neurketaren emanaldia. Eta, nola ez, partidan jazotzen den guztia jarraituko dute EITBko sare sozialetan.