Itxi

AUDIENTZIA

EITB, berriz ere erreferente kirol hitzordu nagusietan: Lau T'erdiko finala ere liderra izan zen igandean

EITB

Leer en Castellano

Datu ikusgarriak lortu zituen Nafarroan: % 24,7ko audientzia-zatia eta % 51,8koa euskaldunen artean. Asteburu bikaina izan da: Euskal Selekzioa vs Palestina partida urteko saiorik ikusiena izan da ETB1en; eta ia 350.000 lagunek egin zuten bat San Mamesetik eskainitako zuzeneko emankizunekin.

Peio Etxeberria

Igande honetako Lau T 'erdiko pilota finalaren ETB1eko zuzeneko emanaldia liderra izan zen bere tartean, 166.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan. Datuak ikusgarriak izan ziren Nafarroan; % 24,7ko ikusle kuota eta % 51,8koa euskaldunen artean.

Berriro ere, EITB erreferente dugu kirol hitzordu nagusietan. Profesional lantalde eta bitarteko tekniko zabal batek pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazi zien ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Peio Etxeberriak txapela eskuratu zuen Javi Zabalari 22-11 irabazita, eta kontakizuna sare sozialen bidez ere jarraitu ahal izan zen.

Asteburu bikaina izan da ETB1entzat kirol arloan, larunbatean % 7,1eko batez bestekoa lortu baitzuen. Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidak, San Mames betetzeaz gain, audientziaren erantzun zabala lortu zuen telebistan, eta urteko saiorik ikusiena dugu, orain arte, ETB1en. Neurketa historiko honek eta San Mamesetik zuzenean eskainitako prebiak eta partidaren ondorengoak 349.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten Euskadin, Nafarroan eta eragin eremuan. Norgehiagoka nagusi izan zen Euskadin, % 21,5eko audientzia zatiarekin; eta partidu ostekoak % 25,7ko audientzia zatia lortu zuen.

ESKERRIK ASKO!

Albisteak (1)