22:00etan
IZAROren BEC!-eko kontzertua, larunbatean, ETB1en eta PR1MERAN plataforman
EITB
"cerodenero" estudioko laugarren diskoaren aurkezpen bira amaitzeko maiatzaren 31n egindako kontzertu berezia izango dugu ikusgai telebistan, 22:00etan, eta PR1MERAN plataforman, nahi duzuean.
Izaro Andres musikaria.
IZARO abeslariak joan den maiatzaren 31n Barakaldoko BEC!-en emandako kontzertu bereziarekin gozatzeko aukera izango dugu larunbat gauean ETB1eko "Oholtzan" saioan, 22:00etatik aurrera. cerodenero estudioko laugarren diskoaren aurkezpen birari amaiera emateko mallabiarrak egindako ikuskizuna PR1MERAN streaming plataforman ere eskuragarri izango da egun horretatik aurrera.
60 kontzertu baino gehiago egin ostean, amaiera borobila eman zion Izaro Andresek cerodenero lanari BEC!-en, gonbidatu askorekin. Horien artean, besteak beste, Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Janus Lester, Pello Reparaz, Valeria Castro, Baiuca, Oreka Tx eta Esanezin, besteak beste.