Abenduak 31
Imanol Pradales lehendakariaren Gabon Zaharreko mezua, EITBn
EITB
ETB1ek, ETB2k eta ORAIN-ek emitituko dute, eta Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere entzun ahal izango da.
Imanol Pradales lehendakaria, 2024ko mezuan
Asteazken honetan, abenduak 31, Imanol Pradales lehendakariaren urte amaierako mezua emango du EITBk. ETB1ek, ETB2k, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta ORAIN-ek agerraldia eskainiko dute.
Hasteko, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak 14:00etan egingo dute bat Pradales lehendakariaren urteko laburpenarekin eta balorazioarekin. ETB1en, berriz, eguerdiko "Gaur Egun" albistegia bukatutakoan eskainiko dute, 14:30 aldera; eta ETB2n "Teleberri" ostean izango da ikusgai, 15:30ean.
ORAIN EITBren albiste zerbitzu digitalak ere eskainiko ditu lehendakariaren hitzak, 14:00etan, orain.eus webgunean eta sare sozialetan.