Saria
Agifes elkartearen 2025eko Kazetaritza eta Buru Osasuna saria eskuratu du "Teknopolis" saioak
EITB Media
Telebista eta ikus-entzunezko edukien kategorian nabarmendu duten erreportajeak gazteen osasun mentaleko arazoen areagotzea aztertu du. Egoera ulertzeko gakoak ematen dituela eta hausnarketa soziala sustatzen duela azpimarratu dute.
Hiru saridunak, Agifeseko ordezkariarekin
ETB ON plataforman ikusgai dagoen "Teknopolis" saioaren Gazteen osasun mentala erdigunean erreportajeak gazteen eta hainbat profiletako profesionalen testigantzak biltzen ditu, eta ondoez psikikoaren jatorri multifaktorialean eta sozialean sakontzen du. Agifesen esanetan, saritutako lanak gazteen buru osasunaren konplexutasuna ikusarazteko ikuspegi zorrotz eta ez-estigmatizatzailea hartu du.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak eta haien senideak batzen dituen Gipuzkoako elkarteak urtero banatzen ditu sari horiek. Irrati eta podcast arloan Cadena SER Euskadi nabarmendu dute aurten, eta prentsa idatzi eta hedabide digitalen arloan, berriz, El Diario Vasco.