PRIMERAN plataforman
"Karmele" Asier Altunaren filma, PRIMERAN plataformara iritsitako azken euskal film arrakastatsua
EITB
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu, Mar del Plata nazioarteko jaialdi ospetsutik igaro eta zinema aretoetan proiektatu ondoren, ekoizpena EITBren plataforman ikusgai dugu.
'Karmele' filmeko une bat
Jose Laspiur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran dira Karmele filmaren antzeztaldearen buru. Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarrituta dago lana, eta EITBren parte-hartzea du. Istorioa 1937an hasten da, Euskal Herrian. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratuko dira gerraren ondorioz, etxetik kanporatu baitituzte, eta erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasoko du protagonistak, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Txomin ezagutzen du bertan, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maiteminduko da. Denboraldi batez Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera itzuliko da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.
Txintxua Films, Esnatzeko Ordua Films eta Gastibeltza Filmak daude ekoizpenaren atzean. Lantalde artistiko eta teknikoen buru euskal profesionalak, hala nola Javier Agirre (argazkia), Aitor Etxebarria (musika), Alazne Ameztoy, Xanti Salvador eta Manex Zabaleta (soinua), Zaloa Ziluaga (artea), Lauren Dufreche (muntaketa), Jon Serrano (efektuak), Ander Sistiaga (ekoizpena), Lola López (makillajea), Itziar Arreita (ile apainketa) eta Nerea Torrijos (jantziak).
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu, Mar del Plata nazioarteko jaialdi ospetsutik igaro eta zinema aretoetan proiektatu ondoren, ekoizpena EITBren PRIMERAN plataforman izango dugu ikusgai otsailaren 11tik aurrera.
Gainera, filmerako Aitor Etxebarriak sortutako soinu-banda GUAU plataforman izango da asteazkenetik aurrera ere; eta, bezperan, Jone Laspiur aktore nagusiari egindako elkarrizketa, GUAUren "Klaketa" atalean.