Audientzia
Milioi erdi ikus-entzulek baino gehiagok egin zuten bat atzo ETBrekin Kopako finalaurrekoa jarraitzeko
EITB
264.000 lagunek egin zuten bat zuzeneko emanaldiarekin ETB1en. % 13,5eko audientzia-zatia lortu zuen, eta % 23,9koa euskaldunen artean. ETB2ko "Euskadi Quédate" saio bereziak ere datu bikainak eskuratu zituen: 264.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
Kopako lehen finalerdia, en EITB
Beste behin ere, atzokoan EITB euskal gizartearentzat erreferente izan zen hitzordu garrantzitsu baten aurrean. Izan ere, audientziak bikain erantzun zion Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako futbol finalaurrekoa dela-eta Euskal Telebistak eskainitako programazio bereziari eta zuzeneko emanaldiari: 509.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin San Mamesen jokatutako joaneko partidaren jarraipena egiteko, bai ETB1eko eta ETB2ko saio berezietan, bai partidaren zuzeneko emanaldian.
Zehazki, ETB1eko jarraipen bereziak ia 370.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta 264.000 lagunek egin zuten bat norgehiagokaren zuzeneko emanaldiarekin. Emisioak % 13,5eko audientzia zatia izan zuen, euskaldunen artean ia % 24koa.
ETB2ko "Euskadi Quédate" programa bereziak ere datu bikainak lortu zituen: 264.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
EITBko hedabide guztiek onena eman zuten euskal derbiaren gertuko jarraipena egiteko, eta ETB1, ETB ON, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta kirolakeitb.eus kate eta euskarrietan jarraitu ahal izan genuen.
Martxoaren 4an dugu hurrengo hitzordua, Anoetan, itzulerako partidan; eta, apirilean, berriz, Sevillako finalean, bai ala bai euskal ordezkaritzarekin. Euskal futbolaren hitzordu garrantzitsu hauek zuzenean bizitzeko leiho nagusia izango da, nola ez, EITB.