Itxi

Estreinaldia

PRIMERANen ikusgai dugu "Decorado", Goya saria lortzeko hautagaia den animaziozko euskal filma

EITB

Leer en Castellano

Alberto Vazquezek zuzenduta, EITBren parte-hartzea du eta animaziozko film onenaren saria lortzeko hautagaietako bat da. Dagoeneko ikusgai dugu, euskaraz eta doan, EITBren streaming plataforman.

'Dekoratua' filmaren irudia

Sitgeseko Sail Ofizialean eta Bilboko FANT eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean aurkeztu ondoren, EITBren PRIMERAN plataformara iritsi da gaur Decorado, Alberto Vazquezek zuzendutako animaziozko filma.

Arnold adin ertaineko sagu bat da eta krisi existentzial batean harrapatuta dago. Ezkontidearekin duen harremana gainbeheran da, bizitza zentzugabea iruditzen zaio, eta inguruko guztia iruzur handi bat dela susmatzen hasten da. Bere lagunik onena modu susmagarrian hiltzen denean, Arnold ziur dago zerbait ondo ez dabilela. Eguneroko paranoia huts baten moduan hasten dena ihesaldi bihurtzen da, askatasun printza baten bila.

Mundu mailako estreinaldia AEBko Fantastic Fest jaialdiaren Sail Ofizialean izan zen (irailean, Texasen), genero horretako munduko jaialdi garrantzitsuenetako batean, alegia. Hiru hilabete geroago, animaziozko film onenaren Forqué saria lortu zuen EITBren parte-hartzea duen lanak; askoren ustez, Goya sarien atariko da aitortza hori.

Orain, animaziozko film onenaren sarirako hautagaietako bat dugu larunbat honetan bertan Bartzelonan banatuko diren Goya sarien 40. edizioan. Guztira, 47 dira aurten euskal zinemagintzak bertan dituen izendapenak, eta horietako batzuk EITBren doako plataforman ikusgai ditugu, euskaraz. Gaur estreinatu berri den Decorado pelikularekin batera, bertan dira Maspalomas (9 izendapen) eta Zona wao dokumentala (film labur dokumental onenaren sarirako izendatua).

PRIMERANek atal berezi bat sortu du Goya sarietan euskal zinemak eman duen onenarekin.

EITB, euskal zinemarekin

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)