Itxi

EITB kulturarekin

"KULT_agenda" jarri du martxan EITBk, Euskal Herriko kultura planik onenen erakusleihoa

EITB Media

Leer en Castellano

Hiru minutuko ikus-entzunezko pieza laburrak dira, kultura hitzordu nagusien inguruan. Astelehenetik ostiralera eskainiko dira ETB1en eta ETB2n, eguerdian eta gauean. Halaber, nonahi eta noiznahi egongo dira ETB ON plataforman, Instagramen (@KULT_eitb) eta EITBren YouTube kanalean.

"KULT_agenda", Euskal Herriko kultura planik onenen erakusleihoa

Martxoaren 2tik aurrera, Euskal Herriko kultura jardueren eguneroko agenda izango dugu ikusgai EITBn. "KULT_agenda" jaio da, planik onenen erakusleihoa. Antzerkia, musika, zinema, artea, dantza, erakusketak, jaialdiak… izango ditu oinarri, eta gurean ezinbesteko diren 4-5 hitzordu proposatuko ditu, hiru minutuko ikus-entzunezko pieza laburren bidez. Ekitaldi horien azalpen orokorra emateaz gain, informazio praktikoa eskainiko du: data, tokia, ordutegia… Kontakizuna off-ahots batek gidatuko du, edukiari testuingurua emateko; eta irudiaren tratamenduan, musikaren aukeraketan eta soinu-diseinuan maila gorena bilatzen du proiektuak.

KULT_agenda

Eszena artistikoaren erreferente bihurtuko den saio moderno eta erakargarria izatea du helburu "KULT_agenda"k; eta, hala, sektorearentzat estrategikoak diren edukiek ere tokia izango dute: jaialdi eta ekitaldi esanguratsuak¿, eragile nagusiak¿, data kultural adierazgarriak, euskal kulturaren une edo joera bereziak…

Astelehenetik ostiralera egunero eskainiko da "KULT_agenda" telebistan, eguerdian zein gauean: ETB1en 14:50ean ("Eguraldia" saioaren aurretik); eta 20:50ean ("Kirolak" saioaren ondoren). ETB2n, berriz 16:15ean ("Eguraldia"ren ondoren); eta 20:55ean (gaueko "Teleberri" albistegiaren aurretik).

Pieza guztiak, nola ez, nonahi eta noiznahi kontsumitu ahalko dira esparru digitalean: ETB ON telebista plataforman, EITBren YouTube kanalean eta @KULT_eitb Instagram kontuan, ekoizpen multiplataformari esker.

Gure hizkuntza, gure nortasuna, dibertsitatea, aniztasuna, kulturartekotasuna, gizarte-kohesioa, kalitatea eta abangoardia izango dira zutabeak, EITBk zerbitzu publiko bezala duen erantzukizunari erantzunez. EITB euskal kultura zabaltzeko eta zaintzeko giltzarria den heinean, euskal testuinguruan kokatutako eduki eta gai propioak eskainiko ditu, mundu-ikuspegi eta ikuskera propioa proiektatuz. Helburu horiei guztiei erantzuteko KULT unibertsoa abiatu du EITBk, eta "KULT_agenda" da unibertso horren lehen emaitza.