Itxi

FIKZIOA

Itziar Ituño protagonista duen "Argi Gorriak" telesaila martxoaren 20an estreinatuko da PRIMERANen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

EITBren parte hartzea duen eta Vidania Filmsek ekoiztutako lanak mundu mailako estreinaldia izan zuen Serielizados Fest jaialdian. Itziar Ituño da thriller kutsuko familia-komedia garratz honetako aktore nagusia.

Itziar Ituño Alberto Gastesi zuzendariarekin

EITBren PRIMERAN streaming plataformak "Argi Gorriak" telesaila estreinatuko du datorren martxoaren 20an. Itziar Ituño da protagonista eta Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi sortzaileak. Ekoizpenak nazioarteko estreinaldia izan zuen, Bartzelonako Serielizados festibaleko sail ofizialean (telesailen jaialdi garrantzitsuenetako bat). 

Itziar Ituño

"Argi Gorriak" Vidania Filmsek ekoitzi du EITBren partaidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Umorea, intriga eta familia-drama uztartzen ditu, gaur egungo ikuspegi fresko batekin. Itziar Ituño da telesaileko protagonista, Elena Mugikaren paperean: bikoizketako aktore honek atzean utzi ditu bere urterik sutsuenak, eta errutinan murgilduta bizi da. Bere senar ohia ustekabean itzuli da, iktusa izan ostean, heriotza-arriskuak mehatxatuta. Aktore lantaldea hauek osatzen dute: Nerea Sanz, Arnatz Puertas, Iñigo Gastesi, Yangxi Chen eta Iñigo Rodríguez.  

Telesaila euskaraz sortua dago eta 30 minutuko 8 atalek osatzen dute. Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola aukeratutako familia, identitatea, talka kulturala, lan prekarietatea eta LGTBIQ+ ikusgarritasuna, kutsu lotsagabe, arin eta guztiz emozionalarekin.

Grabazioko irudia