Laguntzaile adimentsua
EITBk laguntzaile adimentsu bat jarri du martxan Korrika denbora errealean jarraitzeko
EITB
Erabiltzaileak nahi beste galdera egin ahalko dizkio elkarrizketa-agente honi, eta berehala jasoko du erantzuna. WhatsAppean eta eitb.eus eta korrika.eus webguneetan erabilgarri dago jada.
Laguntzaile adimentsua, eitb.eus-eko homean
Non dago Korrika une honetan? Zein ordutan igaroko da zure herritik? Zein da edizio honetako leloa? Nork sortu zuen lehen Korrikaren lekukoa? Jada erantzun guztiak eskura ditugu. EITBk, Korrikaren antolatzaileekin lankidetzan, elkarrizketa-agente bat jarri du martxan, lasterketari buruzko edozein galderari berehala erantzuteko gai dena: denbora errealeko kokapena, herri bakoitzetik igarotzeko ordutegia, leloa, omendu dena (pertsona edo erakundea), abesti ofiziala… Eta ez edizio honetakoa bakarrik: laguntzaileak aurreko edizio guztien detaileak ditu.
Nola sartu?
-WhatsApptik
- Ireki WhatsApp zure mugikorrean.
2. Gehitu +34 663 00 31 49 zure kontaktuen artean.
3. Bidali mezua zure galderarekin.
4. Laguntzaileak berehala erantzungo dizu.
-korrika.eus eta eitb.eus webguneetatik
- Sartu korrika.eus edo eitb.eus atarian.
2. Txata integratuta aurkituko duzu orrialdean: egin klik bertan eta idatzi zure galdera.
3. Ez duzu erregistratu edo ezer instalatu beharrik.
Laguntzaileak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez ulertzen ditu galderak, eta eguneko 24 orduetan dago eskuragarri lasterketa osoan zehar.
EITBren ekimena da, Korrikaren antolatzaileekin lankidetzan.