Audientzia
ETBk % 18ko kuota ikusgarria lortu du igande honetan
EITB
ETB1ek % 4,7ko audientzia-zatia eskuratu zuen, eta ETB1 ONek % 1,9koa. ETB2k, berriz, % 10,8ko datua izan zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat Euskal Telebistarekin. Nabarmentzekoak dira pilota finalaren eta Korrikaren bukaeraren zuzeneko emanaldia, biak liderrak.
Binakako pilota txapelketaren finalaren irudia
Atzokoa igande arrakastatsua izan zen Euskal Telebistarentzat, % 18ko batez besteko kuotarekin. ETB1ek % 4,7ko audientzia-zatia lortu zuen eta ETB1 ONek % 1,9koa. ETB2k, berriz, % 10,8a bereganatu zuen, eta ETB2 ONek % 0,6koa. 703.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin egunean zehar.
2024ko Korrikaren amaierako zuzeneko emanaldiak % 17,9ko kuota izan zuen, eta euskaldunen artean % 30 ingurukoa (% 29,8). Zehazki, % 9,3koa izan zen datua ETB1en, eta % 8,6koa ETB1 ONen. 106.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin, eta liderra izan zen.
Korrikaren zuzeneko saioaren irudia
Binakako pilota txapelketaren finala ere nagusi izan zen bere ordu tartean, % 19,8arekin (euskaldunen artean % 27,1). 2017ko finaletik kuotarik altuena da. Zehazki, ETB1ek % 15,2a lortu zuen, eta ETB1 ONek % 4,6a. 200.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat ETB1ekin eta ETB1 ONekin partida jarraitzeko.
Pilota finalaren audientzia arrakasta ETB ON plataforman ere islatzen da. Bertan 50.000 erreprodukzio baino gehiago izan zituen, 20.000 bat erabiltzailerekin. Binakako Txapelketak, gainera, datu ikusgarriak lortu ditu ETBko telebista plataforma berrian, ia 300.000 erreprodukzio eta 72.100 erabiltzailerekin.