Itxi

Audio plataforma

Bost euskal idazle emakumezkoren audio-liburuak GUAUn, Euskal Literaturaren Hilabetea ospatzeko

EITB

Leer en Castellano

Astero eleberri baten audio-liburu bana sartuko dute: Miren Amurizaren 'Pleibak'; Uxue Alberdiren 'Hetero'; Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala'; Toti Martinez de Lezearen 'L´Arratien taberna'; eta Goiatz Labandibarren 'Bekatua'. Alberdik eta Amurizak ahotsa jarri diete beren eleberriei.

Euskal Literaturaren Hilabetea ekimenaren aurkezpena

EITBren GUAU audio plataformak Euskal Literaturaren Hilabetea izendatu du apirilaren 20tik maiatzaren 19ra bitartekoa, bost euskal idazle emakumezkoren eleberriak audio-liburu gisa eskainiz. Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Egunaren atariko, aisialdirako sortutako kultur edukiak jarri nahi ditu GUAUk eskura, audio-liburu sorta ugaritzearekin batera.

Hala, apirilaren 20an bertan saretu da Miren Amurizaren Pleibak (idazlearen ahotsean). Ondorengo lau astearteetan entzungai izango da audio-liburu bana: hilaren 28an Uxue Alberdiren Hetero (idazlearen ahotsean hau ere); eta ondoren Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala; Toti Martinez de Lezearen L´Arratien taberna; eta Goiatz Labandibar idazlearen Bekatua.

GUAUren sorrerarekin batera, Poesia ttanttak bilduma saretu zuen plataformak. Literatura klasikoko eleberrien bilduma osatzen joateko, belaunaldi ezberdinetako bost idazle emakumezkok azken aldian idatzitako eleberriak dira oraingo ekarpena. On Timek ekoiztu ditu EITB Mediarentzat.

Informazio gehiago (1)