Audientzia
345.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin Realaren Kopa ospakizunak zuzenean jarraitzeko
EITB
ETB1 arratsaldeko liderra izan zen, % 11,8ko kuotarekin, eta 200.000 ikus-entzulek baino gehiagok jarraitu zuten emanaldia euskaraz. Euskal Telebistak % 21eko audientzia zatia lortu zuen (euskaldunen artean % 33,4). ETB ON plataforman ikusi ditugu, nonahi eta noiznahi, ospakizunak eta finala.
Realari egindako harreraren zuzeneko emanaldia, ETBn
Atzokoan ere EITB erreferente nagusi izan zen euskal gizartearentzat kirol hitzordu garrantzitsuetan. Izan ere, 345.000 lagunek bat egin zuten bat Euskal Telebistarekin Zorionak Reala emanaldi eta saio bereziak jarraitzeko.
ETBk zuzenean eskaini zituen Realari egindako ongietorria eta Donostiako kaleetan Kopako garaipena ospatzeko ekitaldiak, programazio bereziarekin kanal ezberdinetan, eta ikus-entzuleek bikain erantzun zuten.
ETB1 arratsaldeko audientzia-buru izan zen, % 11,8ko kuotarekin (euskaldunen artean % 23,6ra igo zen). "Biba Zuek" eta "Zorionak Reala" saio bereziek 200.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten Euskadin eta eragin eremuan.
Horrez gain, 217.000 ikus-entzulek baino gehiagok jarraitu zuten emanaldia ETB2n eta ETB2 ONen, "Euskadi Quédate" saio bereziarekin.
Hala, Euskal Telebista liderra izan zen 17:45etik 21:00etara, % 21,0ko kuotarekin. Euskaldunen artean % 33,4ko datua lortu zuten.
Realaren ospakizunak ere toki nabarmena izan zuen egun osoan zehar ETBko albistegietan, eta 260.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat "Teleberri 2" gaueko emanaldiarekin. %20,7ko audientzia zatia lortu zuen, eta % 35,1ekoa euskaldunen artean.
Nola ez, ETB ON plataformak ere zuzenean eman zituen harreraren irudiak eta, atzokoan bakarrik, 30.000 erreprodukzio baino gehiago izan zituen.
Emozioz betetako eguna izan zen astelehenekoa, irudi historikoekin, Realak Sevillan jokatutako Kopa final ikusgarri baten ondoren. Hain zuzen, Euskal Telebistak bart gauean, 23:30ean, Cartujako partida eskaini zuen, eta 25.000 lagunek ikusi nahi izan zuten, berriz ere, Realaren garaipena.
Bai astelehen honetako harrera eta ospakizunak eta baita larunbateko partida ere ikusgai dira, nonahi eta noiznahi, ETB ON doako plataforman.