Itxi

Maiatzak 6

ETB1ek zuzenean eskainiko du Carlos Garaikoetxea lehendakariari Ajuria Enean egin zaion agur-ekitaldia

EITB

Egun osoan zehar, EITBren medioek gertutik jarraituko dituzte azken-agur eta omenaldi ekitaldiak.

Carlos Garaikoetxea

Gaur, maiatzak 6, goizeko programazioa aldatuko du ETB1ek, Carlos Garaikoetxea lehendakariari Ajuria Enean egingo zaion agur-ekitaldia jarraitzeko. 09:55etik aurrera, Euskal Telebistak emanaldi berezia eskainiko du, zuzenean, Gasteizko hil-kaperatik.

Egun osoan zehar, gainera, EITBko albistegi eta saioek gertutik jarraituko dituzte Carlos Garaikoetxeari agur esan eta hura omentzeko ekitaldiak, Euskal Telebistan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta ORAINen.

Astelehenean, Garaikoetxea lehendakariaren heriotzaren berri izan ondoren, EITBk bere ohiko programazioa aldatu zuen eta, Garaikoetxea lehendakaria: Eraiki beharrean zegoen herrialde bat / Lehendakari Garaikoetxea: Un país por construir dokumentalaren bigarren atala eskainiko du egunotan.

ETB ON plataforman ere eskura egongo da eta podcast bertsioa (gaztelaniaz) entzungai dago jadanik GUAU plataforman.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)