Audientzia
EITBko irratiak lider dira, 482.000 entzulerekin, CIESen arabera
EITB
EITB Taldeak ere lidergo komunikatiboari eusten dio: 1.180.000 ikus-entzule eta entzule ditu EAEn eta Nafarroan, astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan. ETBk, berriz, 700.000 ikus-entzule bereganatu ditu.
EITB irratietako kontrol mahaia
EITBko irratiek 482.000 entzule dituzte astelehenetik ostiralera EAEn eta Nafarroan eta lidergoari eusten diote, astearte honetan, maiatzak 26, kaleratutako CIES ikerketaren emaitzen arabera.
Radio Euskadiri dagokionez, 166.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera CIESen urteko lehen neurketaldiaren arabera. Radio Vitoria, EITBren irrati arabarrak, berriz, 25.000 entzule eskuratu ditu astegunetan, abenduko azken neurtaldian baino 4.000 entzule gehiago.
Euskadi Irratiak 150.000 entzule lortu ditu; aurreko neurketarekin alderatuta ia % 8 hazi da, eta Gipuzkoan lider da berriro ere. Gazteak ere datu nabarmena eskuratu du: 112.000 entzule astelehenetik ostiralera; eta, azkenik, EITB Musikak 29.000 entzule bereganatu ditu.
Halaber, Nafarroan, EITBko irratiak 56.000 entzulerengana iristen dira CIESek argitaratutako emaitzen arabera.
Orobat, EITB taldeak lidergo komunikatiboa berretsi du beste behin, 1.180.000 ikus-entzule eta entzule baititu astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan, EAEn eta Nafarroan. ETBri dagokionez, bere kanal guztiek ia 700.000 ikus-entzuleko audientzia dute, aurreko CIES neurketan baino 35.000 gehiago.
Eskerrik asko!