Itxi

GUAU

EITBk presentzia nabarmena izango du gaurtik larunbatera Tabakaleran egingo den Podcast Geltokia jaialdian

EITB Media

Leer en Castellano

Soinu fikzioaren, podcastaren eta audio narratiba berrien erreferenteak bilduko dituen topaketaren aurkezpena asteazken goizean egin zen, Maite Goñi Irrati eta Audio zuzendariaren parte hartzearekin.

Aurkezpeneko irudia

Maiatzaren 28tik 30era Donostiako Tabakaleran egingo den Podcast Geltokia jaialdia audio garaikidearen unibertsoan interesa duten sortzaile, ekoizle, plataforma eta publikoaren topagune bilakatuko da. Egungo soinu ekosistemaren ildo garrantzitsuenetako batzuk jorratuko dira: hala nola masterclassak, mahai-inguruak, zuzeneko podcastak, entzunaldi komentatuak eta ekoizpen berrien aurkezpenak. Topaketa profesionalak eta publikoari irekitako proposamenak uztartuko ditu, sorkuntzaren, industriaren eta entzuleen arteko konexioa indartzeko.

Aurkezpeneko irudia

EITBk bere programazio propioa eskainiko du:

 

18:00 – Tres lágrimas: EITBk eta ULU Mediak GUAU plataformarako ekoiztutako soinu-fikzio berriaren entzuketa eta aurkezpena.

19:00 – Audiogile Berriak ekimeneko irabazlearen iragarpena: Edurne Ormazabalek eta Maite Goñik emango dute jakitera proiektu irabazlea zein den, irekiera koktelean, Prisma gunen.

 

12:00 – Euskal soinu-fikzioaren geltokiak (mahai-ingurua).

19:00 – Benetan Zabiz? (podcasta zuzenean).

20:00 – SONA (bideopodcast musikala zuzenean).

 

12:00 – Ganbara Negra (podcasta zuzenean).