Audientzia
"Bizi Natura"k estreinaldi bikaina: 240.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin eta gaueko liderra izan zen
EITB
% 19,2ko audientzia zatia lortu zuen. BBCren egokitzapen da eta Urdaibaiko bizitza basatia denbora errealean erakutsiko digu hiru astez: astelehenetik ostiralera ETB1en (13:30) eta ETB2n (19:30) Xabier Sukia eta Africa Baetarekin; eta egunero zuzeneko irudiak ETB ON plataforman.
Xabier Sukia
Audientzia datu bikainak lortu ditu igande honetan Euskal Telebistak, beren ordu tarteetan lider izan baitira ETB2ko albistegiak, ETB1eko pilota finala eta "Bizi Natura" saioaren estreinaldi handia. Izan ere, telebistako esperientzia ikusgarri honen euskarazko eta gaztelaniazko aldibereko estreinaldiak % 19,2ko audientzia zatia lortu zuen (euskaldunen artean % 23,2koa). 240.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin zuten bat ETBrekin "Bizi Natura" jarraitzeko, BBCren Springwatch formatu ospetsuaren lehen egokitzapena Erresuma Batutik kanpo.
Urdaibairen bihotzera bidaia ikusgarria proposatzen digu "Bizi Natura"k, dibulgazioa, emozioa eta sekulako baliabide teknikoak uztartuz: 18 kamera; 18 begirada gure naturara, basabizitzak aurrera egiten duenean zer gertatzen den zuzenean deskubritzeko.
Estreinaldi handi hau dela-eta, astelehen honetan, Urdaibaitik egingo dituzte eguerdiko "Gaur Egun" eta "Teleberri"; eta bertan izango da Radio Euskadiko "Distrito Euskadi" saioa ere. Gainera, gaur hasiko dira eguneroko programak ETB1en (13:30) eta ETB2n (19:30), Xabier Sukiak eta Africa Baetak zuzenean aurkeztuta. Eta, nola ez, egunero hamabi orduko emanaldiaz gozatzeko aukera dugu ETB ON plataforman.
Atzokoa ere arratsalde bikaina izan zen kirol arloan: Buruz Buruko finalaren zuzeneko emanaldia lider izan zen bere ordutegian, % 17,7ko audientzia zatiarekin, eta % 28ra iritsi zen euskaldunen artean. 162.000 lagunek egin zuten bat ETB1ekin kirol hitzordu handi hau jarraitzeko, eta 16.000 ikuslek baino gehiagok jarraitu zuten Dario Gomezen garaipena ETB ON plataforman. 5.000tik gora izan ziren norgehiagoka kirolakeitb.eus atarian streaming bidez jarraitu zutenak.
Horrez gain, beren ordu tarteetan audientzia-buru izan genituen ETB2ko "Teleberri" albistegiak ( % 27,8ko kuota "Teleberri 1" emanaldiarentzat), "Kirolak" (% 20tik gorakoa eguerdiko edizioan) eta "Eguraldia 2" ( % 15,2ko datua).