Itxi

FesTVal 2026

2026ko FesTVal jaialdiaren aurkezpena Madrilen, EITBren parte hartzearekin

EITB Media

Gorka Garcia ETBko Arte eta Entretenimendu zuzendariak hartu zuen parte joan den ostegun iluntzean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren, halaber, hainbat euskal aktore: Nerea Mazo, Aritz Kortabarria, Miren Arrieta, Jon Lukas eta Ane Rot.

Joseba Fiestras, Nerea Mazo eta Gorka Garcia. Argazkia: FesTVal.

Irailaren 7tik 12ra ospatuko den Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren 18. edizioaren aurkezpena egin zen joan den ostegunean (ekainak 4), Madrilen eta bertan parte hartu zuen EITBk, beste behin, jaialdiaren anfitrioi den aldetik. Gorka García ETBko Arte eta Entretenimendu zuzendaria izan zen bertan. Madrilgo Terraza Atenas espazioan egindako ekitaldian edizio honetako nobedadeak jakitera eman ziren.

EITBk presentzia nabarmena izango du aurten ere FesTVal jaialdian eta hasi da prestatzen bertan aurkeztuko dituen telebista eta plataformetako edukiak. Ohi bezala, jaialdiaren baitan egingo ditu denboraldi berriko aurrestreinaldi handia, udazkeneko programazioaren aurkezpena eta jardunaldi profesionala ikus-entzunezko sektorearekin, besteak beste. 

EITB kide duen FORTAk (Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioak) ere bat egingo du FesTValekin, eta presentzia garrantzitsua izango du edizio honetan. 

Joseba Fiestrasekin batera, euskal erakundeetako zenbait ordezkari egon ziren Madrilgo aurkezpenean, tartean Cristina González, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatua; María Nanclares, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia; Clara Navas, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria, eta Lanzaroteko Cabildoko ordezkaria

Ikus-entzunezko arloko aurpegi ezagunen artean, berriz, honako izenak, besteak beste: Ane Rot, Nerea Mazo, Miren Arrieta, Jon Lukas, Aritz Kortabarria, Mariu Bárcena, Clara Garrido, Rodrigo Blázquez, Daniel Muriel, Candela Serrat, Cristina Fernández, Diego Losada, Jalis de la Serna, Marcos Orengo, Olga Lambea, Angel Pons, Roberto Brasero, Belinda Washington, Almudena Cid, Jesús Álvarez, Helena Resano, Joaquín Castellón, Jorge Blas, Jota Abril, Manu Baqueiro, Gorka Rodríguez, Luis Merlo, Melani Olivares, Ástrid Janer, Felipe del Campo, Gonzalo Miró, Macarena Rey, Itziar Miranda, Miguel Miguel eta Jose Fernández...

Miren Arrieta, Joseba Fiestras, Aritz Kortabarria eta Nerea Mazo