ETBko Zuzenekoak
Euskal Herriko ekitaldi nagusienak, zuzenean, ETB ON plataforman
EITB
EITBk zuzenekoaren gertutasunean oinarritutako proiektu berri hau estreinatuko du, gure herri eta hirietako jai, kultura, gizarte... ekitaldi nagusiak denbora errealean eta bertatik bertara bizi ditzagun.
2026ko San Antonio Eguna
EITBk herritar guztiekin batera bizi nahi du, bertatik bertara, gure herri eta hirietako ekitaldi nagusienen emozio guztia. Horretarako, zuzenekoen gertutasunean oinarritutako proiektu berria jarri du abian, denbora errealean gure jai, kultura, gizarte... ekitaldi nagusiak eskaintzeko. Urtez urte gure egutegietan goxo-gozo gordetzen ditugun une horiekin bat egingo du EITBk, eta zuzenean eskainiko dizkigu ETB ON plataforman eta gainerako zuzeneko kanalen bitartez.
Horrela, kultur arloko hitzordu handiekin gozatu ahal izango dugu, denbora errealean, baita Urkiolako San Antonio, Balmasedako Putxerak edo Donostiako Danborrada bezalako ospakizun eta jai berezienekin. Ez dira faltako Lesakako Zubigainekoa, Baionako Bestak, Blusaren eta Neskaren Eguna Gasteizen, Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea Getarian edo San Tomas eguna Bilbon eta Donostian. Guztiak, zuzen-zuzenean, ETB ON plataforman.
Hainbat aurkezle, erreportari eta gonbidaturen eskutik, une berezi horiek sentitzeko emanaldia izango da, ikuslea bertara eramango duena eta pantaila guztion elkargune bihurtuko duena. Hala, EITB erreferente izango da, ohi bezala, euskal gizartearen hitzordu eta une garrantzitsuenetan.
Zuzeneko ekitaldi hauek guztiak ETB ON plataforman eta EITBren YouTube kanalean emango dira; baina, gainera, horietako batzuk Euskal Telebistaren bidez ere jarraitu ahal izango dira, ETB1en, ETB1 ONen edo ETB2 ONen. Urkiolako San Antonio erromeria izango da horietan lehena, larunbat honetan bertan, 11:30ean, ETB1en, ETB1 ONen eta, noski, ETB ON plataforman.
Ekainean zehar beste bi ekitaldirekin gozatu ahal izango dugu: Kaxarranka ekainaren 29an Lekeitiotik (10:45); eta San Martzial egunaren ospakizunak ekainaren 29an Irundik, alardeen emanaldiekin (07:30-09:15 eta 10:15-13:15). Nola ez, zuzenekoaren ondoren, emisio guztiak noiznahi eta nonahi egongo dira ikusgai ETB ON telebista plataforman.
Gure ohituren, jaien eta tradizioen adierazpidenik onenak eta ekitaldi nagusiak, elkarrekin eta bertatik bertara, ezer galdu gabe, EITBn