Itxi

Ekainak 20

ZETAKen 'Mitoaroa III' ikuskizun historikoa, zuzen-zuzenean, larunbatean, San Mamesetik, ETB2n eta ETB ONen

EITB

Leer en Castellano

Ostegun honetan, Mikel Reparaz kazetariak Pello Reparazi elkarrizketa zabala egingo dio. Ikusgai izango da ETB1en (21:45ean) eta ETB2n (23:15ean), "Bizi Natura" saioaren ondoren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EITBk zuzenean eskainiko du larunbateko Mitoaroa III kontzertua San Mamesetik. Kontzertu soil batetik harago, etorkizunera eramango gaituen esperientzia proposatu du ZETAKek oraingoan, musika, narrazioa eta teknologia uztartuz. Eta bertan izango da EITB emanaldi historikoa eskaintzeko. Xabier Garcia Ramsden kazetaria izango da oraingoan ere ETBko emanaldiaren sarrera egiteaz arduratuko dena.

Berebat, ahalegin teknologiko handia egingo da kontzertua zuzenean eskaintzeko: 30 lagunetik gora jardungo dira, UM2a erabiliko dute eta 28 kamerek jasoko dituzten irudiak, ETBko eta ZETAKeko lantaldearen artean.

Pello Reparaz eta Mikel Reparaz

Mikel Reparazek Pello Reparazi elkarrizketa berezia

Kontzertuaren aurretik, halaber, Mikel Reparaz albistegietako kazetariarekin Pello Reparazek izango duen solasaldi pausatua ikusi eta entzuteko aukera izango dugu ostegun honetan, ETB1en eta ETB2n, Mitoaroa III ardatz dutela. ETB2n elkarrizketak gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.

Mitoaroa III kontzertua EITBk zuzenean eskainiko du, gaueko 22:00etatik aurrera, ETB2n, ETB2 ONen, eta ETB ON, PRIMERAN eta GUAU plataformetan.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)