Itxi

Arrauna

Traineru estropaden emozio guztia, igandetik aurrera, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen

EITB

Leer en Castellano

Euskotren eta Eusko Label ligen emankizunak gidatzen Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara arituko dira aurten, Mikel Azkarate aditua lagun dutela. Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraipen estua egingo diete denboraldi osoari.

Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Mikel Azkarate

Igande honetan jarriko dira abian Madrilgo erkidegoko Buitrago del Lozoya herrian euskal traineruen lehen mailako bi ligak, Euskotren eta Eusko Label. Estropada guztiak (19 emakumezkoen lehian eta 23 gizonezkoenen kasuan) eta denboraldiko izarra den Donostiako Bandera zuzenean eskainiko dira ETB1en, kirolakeitb.eus atarian eta ETB ON plataforman, baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere.

Telebistako emankizunak Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak gidatuko dituzte, Mikel Azkarate arraunlari ohia lagun dutela. Euskadi Irratiko kontakizunak Jon Ander de la Hozek gidatuko ditu, hiru aditu hauekin: Manu Maritxalar, Eli Pescador eta Patxi Egurrola. Radio Euskadiren kasuan, Asier Kareaga izango da esatari nagusia, Olatz Foruriak protagonisten hitzak bilduko ditu eta ikuspuntu teknikoa Rufo Urtizbereak emango du.