Itxi

Audientzia

EITBko irrati taldearentzat 368.000 entzule, EGMren bigarren neurtaldiaren arabera

EITB

Leer en Castellano

ETBk milioi erditik gora ikus-entzule ditu Estudio General de Mediosek argitaratutako emaitzetan jasotzen denez.

EITB irratietako kontrol mahaia

EITBko irratiek (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak) 368.000 entzule dituzte, astelehenetik ostiralera, Euskadin eta eragin eremuan, EGMren urteko bigarren neurtaldiko datuen arabera. Astearte honetan, ekainak 30, eman ditu jakitera audientzia emaitza hauek Estudio General de Mediosek.

Bigarren neurtaldi honetan, Gazteak nabarmen egin du gora 119.000 entzulerekin, aurreko neurtaldian baino 29.000 gehiago; eta Euskadi Irratiarentzat, berriz, 81.000 entzule dira aste barruan.

Radio Euskadik 103.000 entzulerekin egiten dut bat; eta Radio Vitoriak 50.000ko audientzia nabarmena du. Arabako irratirik entzunena da.  

Azkenik, 13.000 entzulek egiten dute bat astelehenetik ostiralera EITB Musika irrati musikalarekin.

Euskal Telebistako kanal guztiek 534.000 ikus-entzule ditu orotara egunero.