Itxi

Sanferminak, gertutik

Txupinazoa, entzierroak eta jaiaz gozatzeko programazio zabala, astelehenetik aurrera, EITBn

EITB Media

Leer en Castellano

Uztailaren 7tik 14ra, goizero, 07:35ean, entzierroak ikusi ahalko ditugu, zuzenean eta euskaraz, Joseba Urkiolaren eskutik. ETB1en eta ETB ONen izango da. Ondoren, egunero, entzierroaren emisio osoa izango dugu albistegien aurretik.

Entzierroak, euskaraz eta zuzenean, Joseba urkiolarekin ETB1en.

San Fermin jaien emozio eta giroa hurbiltzeko ahalegin berezia egingo du EITBk beste behin. 

Hala, igande honetan bertan (txupinazoaren bezperan), La escalera dokumentala estreinatuko du, ETB2n eta ETB ON plataforman, 23:20ean. Ikus-entzunezko lan honek Iruñeko San Fermin jaietako tradizio bitxi eta berezienetako bat du ardatz: "La escalera" kantuan aipatzen den atzera kontaketa. Izan ere, data horietako bakoitzak (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3, apirilak 4, maiatzak 5 eta ekainak 6) iragartzen du uztailaren 7rako gero eta gutxiago falta dela. Familiak, kuadrillak, peñak, lagunarteak eta elkarteak mahaiaren bueltan elkartzen dira, janaria, solasa, umorea eta sanferminetako emozioa partekatzeko, eta dokumentalak ospakizun horren barruko giroa erakutsiko digu, egun seinalatu hori ospatzen duten familien eta lagun kuadrillen bitartez. 

Biharamunean, uztailak 6, lehertuko da festa, eta txupinazoan egongo dira ETB1 eta ETB ONIlaski Serranok eta Martxelo Sotesek egingo dute kontakizuna 11:00etatik aurrera, Joseba Olagarai, Anabel Arraiza eta Amaiur Elizari erreportariekin batera.

Entzierroak eta aurreko kantuak zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak egunero "Entzierroa" saioan, 07:35etik aurrera, baita unerik nabarmenenak biltzen dituen bideoa ere. Aurten lehen aldiz, Joseba Urkiola kazetari nafarrak gidatuko du programa eta Anabel Arraiza, Joseba Olagarai eta Iñaki Ainciburu erreportariak izango ditu alboan. Egunero gonbidatuak eta adituak hartuko dituzte aurten lekuz aldatuko den EITBren set berezian: Aduanako Zokoan. Entzierroaren errepikapena egunero eguerdiko eta gaueko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegien aurretik izango da ikusgai.

Bestalde, "Euskadi Quédate" (ETB2) Iruñetik egingo da zuzenean uztailaren 7an, eta "Biba Zuek!" (ETB1) uztailaren 8an. Hilaren 10ean bukatuko du denboraldia "Navarra Hoy" programak, ohi duenez, jaien inguruko berezi batekin, deskonexioan.

EITBko irratietan ere jarraitu ahal izango dira txupinazoa eta entzierroak. Euskadi IrratiaAndoni Amadozek eta Aitor Perezek egingo dute txupinazoaren kontakizuna, eta Iñaki Berastegik eta Andoni Amadozek entzierroena. Gainera, hilaren 7an "Faktoria" magazina Iruñetik egingo dute, zuzenean; eta, bezperan, Gazteako "Dida" saioko kideak egongo dira Nafarroako hiriburuan. Radio Euskadin, berriz, "Aquí verano" saioan jarraitu ahal izango dugu txupinazoa, eta entzierroak, berriz, Aritz Agirrek eta Aitor Perezek gidatuko dituzte.

Nola ez, tarte nabarmena eskainiko diete Iruñeko jaiei ORAIN EITBren albiste zerbitzu digitalak eta sareek ere.

Aurten ere MAKUSI haur eta gaztetxoentzako EITBren plataformak gunea izango du sanferminetan. Askatasunaren plazan kokatuko da etxeko txikienei zuzendutako jarduerekin.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)