Itxi

Audientzia

Audientziak harrera bikaina egin dio Nafarroako Faltzesko entzierroen zuzeneko emanaldiari ETBn

EITB

Leer en Castellano

% 16,2ko audientzia zatia lortu du Euskadin, eta % 24,8koa Nafarroan. 140.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat ETBrekin Nafarroako Erriberako lasterketa berezi honen emozio guztia zuzenean jarraitzeko.

Faltzesko entzierrak, zuzenean, EITBn

Hirugarren urtez, Nafarroako Faltzes herriko entzierro entzutetsuak EITBn zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu, ikus-entzuleen erantzun bikainarekin gainera. Amaiur Elizari aurkezle nafarrak goizero gidatu duen ETB2ko eta ETB2 ONeko saioak % 16,2ko audientzia zatia lortu du Euskadin, eta % 24,8koa Nafarroan. 140.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du.

Abuztuaren 16tik 23ra bitartean, entzierroaren irudiez gainera, adituen eta gonbidatuen analisi eta iritziak bildu dituzte eta giroaren berri eman dute Anabel Arraiza eta Iñaki Ainciburu erreportari nafarrek. Urtero ehunka lagun biltzen da Faltzesko jaietan Piloneko entzierroak ikustera, aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan 800 metroko lasterketa bitxia bertatik bertara jarraitzeko. Hain zuzen ere, ETBk kamera eta baliabide tekniko zein lantalde zabala jarri du martxan, Nafarroako tradizio berezi hau gizarte osoari eta mundu osoari hurbildu ahal izateko, ETB ONen bidez.

Informazio gehiago (1)