2026-2027 ikasturtea
Kazetaritza, Publizitatea, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Komunikazioko ikasleentzako praktiken eskaintza
EITB Media
Hamaika ikaslek egingo dute prestakuntza praktikoa EITB Mediako erredakzioan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Praktiken eskaintza ikasleentzat EITB Median
Bi txanda egongo dira:
2026/10/01-2027/05/31: 20 ordu astean – 550 euro hilean + alta Gizarte Segurantzan
2027/06/01-2027/08/31: 35 ordu astean – 750 euro hilean + alta Gizarte Segurantzan
Dokumentu honetan zehazten da zein arlotan egingo diren praktikak.
Izen ematea unibertsitatean bertan (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea) egin behar da, irailaren 28ra bitartean.
Zalantzak argitu eta kontsultak egiteko dagokion unibertsitatearekin jarri beharko da ikaslea harremanetan.