Itxi

Laburpena eta aurkezpenak

Zerbitzu eta balio publikoa, audientziak eta edukiak: EITBk FesTValen egindako jardunaldiaren ardatzak

EITB

Leer en Castellano

EITB taldeko eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreko 155 profesionalek hartu zuten parte irailaren 9an egindako saioan. Hemen jaso ditugu aurkezpen horietako batzuk.

Andoni Aldekoa, EITBko zuzendari nagusia, aurkezpenean

Zerbitzu eta balio publikoa, audientziak eta edukiak izan ziren irailaren 9an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian EITBk antolatutako jardunaldi profesionalaren ardatzak, FesTVal telebista jaialdiaren testuinguruan.

Guztira, talde publikoko eta euskal ikus-entzunezko sektoreko 155 profesionalek jaso zuten informazioa, eta modu aktiboan parte hartu saioan.

Zerbitzu eta balio publikoa kontzeptuen inguruan taldearen bultzada estrategiko berria azaldu zuen Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak, EITB 2030 estrategiaren eboluzio gisa. Hau da aurkezpen horren PDFa, eta hemen kontsultatu daiteke jardunaldiaren bukaeran banatutako dokumentu osoa. Urte bukaera arte gizarte eragileekin landuko da.

Bestalde, Isabel Octavio Euskal Telebistako zuzendariak denboraldi berri honetarako ETBk prestatu duen eskaintzaren errepasoa egin zuen; eta Endika Nuñez Ikerketa eta Audientzien arduradunak EITBko audientzia emaitzen berri eman zuen, taldearen leiho ezberdinetan: LTD telebista, ikus-entzunezko plataformak (ETB ON, PRIMERAN, MAKUSI eta GUAU), irratia, ingurune digitalak eta sare sozialak.

Jardunaldiari hasiera emateko, EAEko eta Nafarroako 3.001 pertsonak EITBrengandik jasotzen duten zerbitzuari buruz duten iritzia biltzen duen ikerketaren aurrerapena aurkeztu zen. Oro har, komunikabideen eta, bereziki, EITB taldeko hedabideen lanari buruz duten iritzia jasotzen du azterlanak, eta Ikerfel enpresako Patricia Bolladak eman zuen horren berri. Behin berau osatu eta EITBn aurkeztu ostean egongo da azterlana eskuragarri.

Isabel Octavio, Andoni Aldekoa, Endika Nuñez eta Patricia Bollada.

Informazio gehiago (3)