2026-2027 ikasturtea
EITBn praktikak egiteko eskaintza berria
EITB Media
Ikasleak arlo hauetan arituko dira: Ekoizpen ingeniaritza; DATA, AA eta berrikuntza; Sistemen komunikazioa eta Sistema-garapena.
Praktiken eskaintza ikasleentzat EITB Median
Praktikak Bilboko egoitzan egingo dira, urriaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31ra bitartean.
Izen ematea unibertsitatean bertan (EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Tecnum) egin behar da, irailaren 28ra bitartean.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.