Itxi

MAKUSI

"Pocoyo" marrazki bizidun entzutetsuen telesaila MAKUSIra helduko da ostiral honetan

EITB Media

Leer en Castellano

Horrekin batera, Euskal Herriko txoko desberdinetako haurrak kamera aurrean hizketan jarriko dituen "Txiki Egiak" saio berria estreinatu du urrian EITBren haurrentzako plataformak.

Urriko estreinaldiak MAKUSIn

MAKUSIk, haur eta gazteentzako euskarazko EITBren plataforma digitalak, bere eskaintza zabaltzen jarraitzen du. Hala, ostiral honetatik aurrera, "Pocoyo" marrazki bizidun entzutetsuen telesailaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek, lehen aldiz euskaraz. Pocoyó, Pato, Elly eta Loularen abentura dibertigarriekin, adiskidetasunaren, talde-lanaren eta irudimenaren garrantzia ikasiko dute. 

Bestalde, urriaren 9an estreinatu zen "Txiki Egiak", Euskal Herriko txoko desberdinetako haurrak protagonista dituen saioa. Kamera aurrean jarrita, euren ideiak, ametsak eta asmakizunak kontatuko dituzte, modu natural eta dinamikoan.  

Hilaren 23an helduko da MAKUSIra "Benedict Elkarte Misteriotsua". Misterioz, abenturaz eta sekretuz beteriko gaztetxoentzako telesail honetan, Reynie, Sticky, Kate eta Constance protagonistek misio berezi bati ekin beharko diote. 

Azkenik, urriaren 30etik aurrera "Loa eta Laia"ren atal berriak izango ditugu ikusgai. Euskaratik eta euskaraz sortutako eta musika ardatz duen telesail honetan era guztietako erronkei egiten die aurre Loa eta Laia bikoteak, elkarlanean. Bi lagunak azkarrak eta sortzaileak dira, eta adorez eta ilusioz bizi dituzte euren abenturak.