Itxi

CURRICULUMA BIDALI

EiTBk erosketako teknikaria aukeratzeko prozesua abiarazi du

Leer en Castellano

Praktiketako kontratua eskaintzen da, eta curriculuma bidaltzeko azken eguna ekainaren 15a da.

EiTB

EiTBk erosketa teknikari bat aukeratzeko prozesua jarri du martxan. Teknikari horrek Bilboko egoitzan lan egingo du, eta  Erosketa saileko arduradunaren esanetara egongo da. Besteak beste, kontratazioak eta erosketa eskaerak kudeatu beharko ditu, txostenak egin beharko ditu eta erosketa sailarekin lotutako bestelako lanak egin beharko ditu.

Ekonomia / Enpresen Administrazioa edo gradu baliokideen goi-mailako ikasketetan tituluduna izatea eta praktiketako kontratua egiteko behar diren baldintzak betetzea eskatzen da.

Horrez gain, hautagaiak C1 edo maila baliokidea izan beharko du euskaraz, eta ofimatika erabiltzen badakiela.

EiTBk praktiketako kontratua eskaintzen du.

Curriculuma hautaketa@eitb.eus helbidera bidali beharko da, eta gaia atalean “erosketa teknikaria” zehaztu. Curriculuma bidaltzeko epea ekainaren 15ean amaituko da.