Itxi

ETBren parte hartzearekin

'80 egunean' filmaren aurrestreinaldia

I.E.

Erredakzioa

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lanaren aurrestreinaldia egingo da Bilbon, 20:00etatik aurrera. Eskatu zure sarrera 80egunean@eitb.com helbidean.

80 egunean pelikula aurrestreinatuko dute gaur Bilboko Capitol zinema-aretoan. 20:00etan hasiko da proiekzioa, eta bertan egoteko, sarrera eskatu 80egunean@eitb.com helbidean.

Irusoin eta Moriarti izan dira Euskal Telebistaren parte hartzearekin egindako filmaren ekoizleak, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzentzeko ardura izan duten bitartean.

Bi emakumeren istorioan oinarritzen da 80 egunean; Axun (Itziar Aizpuru), 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoan, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduei aurre egin beharko die Axunek:zer jarraitu, burua edo bihotza?
&' || 'nbsp;