EITB +
Surfrider-ek eta EITBk euren indarrak batu dituzte ingurumenaren alde
Erredakzioa
EITB
Surfrider Foundation Europe-k eta EITBk kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute ingurumenarekin erlazionatutako gaien hedapenerako.
Hitzarmen honen arabera, Surfrider Foundation-ek prestatutako erreportaje bat argitaratuko du hilero eitb.com-ek, ingurumen gairen bat aztertzeko. 4 hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelera) publikatuko da lana.
Ingurumen inpaktua murrizteko konpromisoa du EITBk eta ingumenarekin erlazionatutako gaiei buruz iritzi publikoa sentsibilizatzea da helburua. Zentsu horretan, EITB+ iniziatiba jarri zuen martxan orain dela gutxi, jardunbide egokiak zabaltzeko asmoz.
Itsaso, kostalde, olatu eta horiek disfrutatzen dituzten pertsonen babespena, zaintza, balorizazioa eta kudeaketa jasangarria bultzatzen ditu Surfrider Foundation-ek.
1990ean sortu zuen elkartea surflari talde batek –Tom Curren hiru aldiz munduko txapelduna izandakoa, horien artean- Biarrritzen (Iparralde). 1.000 boluntario, 5.000 kide, 40 entitate lokal eta 15.000 jarraitzaile baino gehiago Europa osoan zehar ditu organizazioak.
Elkarte erregional eta ordezkaritza lokalen sare mundial honek kontinente guztietan egiten du lan (AEB, Europa, Japonia, Australia, Hegoamerika...).