Itxi

Ostegun honetan

EITBk Scottish Documentary Institute-a aurkeztuko du

Erredakzioa

EITB

ZINEBIren baitan eta 'Dokuforoa'ren laguntzarekin, SDIa ezagutzera emateko ziklo bat eta 'workshop' bat antolatu da.

ZINEBIren baitan eta "Dokuforoa"ren laguntzarekin, SDI (Scottish Documentary Institute) zigiluaren eredu diren zenbait ziklo proiektatu dira; Institutua, bere produkzioak eta bere funtzionamendu berezia aurkeztea da helburua.

Edinburgh College or Art-ean kokatutako eta Noe Mendellek zuzendutako Zine Dokumentalaren Ikerketarako zentroa da SDIa. Hibrido moduan parte hartzen du Institutuak eta "Ikerketa - Irakaskuntza - Ekoizpen Enpresa" katea dinamizatzen du, hau da, freelancer-ekin batera gauzatutako proiektuetan era natural batean parte hartzen du.

Nazioarteko abangoardiako kritikari askoren iritziak bat etorri dira SDIren lanetan dokumentalari heltzeko duten modu berriak ikustean eta SDIren filmetan generoa berritzeko agertu dituzten proposamenak goraipatzean. Ekoitzitako hainbat filmek mundu zabaleko zinema jaialdietan makina bat domina eta sari irabazi dituzte, Sundance, Cannes, Hotdocs, Tribeca, Full Frame, Silverdocs, Idfa, Cinema du Reel, Vision du Reel edo Leipzigen, besteak beste.

2007. urtean Bridgin the Gap filmearen arrakastari esker, SDIk film dokumental luze sorta bat eta elkarlanean neurri handiagokoak garatzeko asmoarekin, "SDI production Ltd" produkzio-etxea sortu zuen. Egin berri dituzten lanen artean aipagarriak dira The New Ten Commandments eta The Edge of a Dream.

Aipatutako ziklo honen barnean, workshop bat antolatu da bere lan egiteko modua eta dokumentalaren ikuspegia ezagutzera emateko. Ostegunean, azaroaren 25ean, izango da ekitaldia Bilboko Arte Ederren Museoan, 11:00etan. Sarrera irekia da.
&' || 'nbsp;


Albisteak (1)