Itxi

'inFORMAZIOA' kanpaina

EiTBk 'inFORMAZIOA' kanpaina jarri du abian gezurrezko albisteen kontra

EiTB

Leer en Castellano

EiTBko komunikatzaileek egiazko eta gezurrezko albisteen artean bereizten erakusten jardungo dira. Gainera, EiTBk albiste faltsuak identifikatzeko jarraibideak argitaratu ditu dekalogo formatoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pertsonen % 86k arazoak ditu gezurrezko eta benetako albisteen artean bereizteko, BBCk orain gutxi argitara eman duen MITen txostenaren arabera. Txosten horretan, halaber, gezurrezko informazioak benetakoak baino % 70 gehiago bertxiokatzen direla azaltzen da. Hori guztia kontuan hartuta,  EiTBk 'InFORMAZIOA' kanpaina jarri du abian, albiste faltsuen aurkako informazio eta prestakuntza eskainiz.

'InFORMAZIOA' kanpainan, EiTBko komunikatzaileak prestatzaile bilakatuko dira, zein albiste sinetsi behar diren erakusteko. Hainbat ikastetxetan hitzaldiak eman dituzte. Bateko, fake news-ak zer diren, jatorria eta eragina azaltzeko, eta, besteko, dekalogo baten bidez sare sozialetan geroz eta ugariagoak diren gezurrezko berriak ezagutzeko behar diren jarraibideak eskaintzeko. Azken finean, informazioaren aurrean espiritu kritikoa izatea da xedea.

Dekalogoa

Hori egiteaz gain, EiTBk albiste faltsuak identifikatzeko jarraibideak argitaratu ditu dekalogo formatuan. Hona hemen laburbildurik:

- Sinaturik ez badago, ez fidatu.

- Zuk sinatuko ez bazenu, ez zabaldu.

- Formatua arrotza bazaizu, zalantzan jarri.

- Akatsak baditu, ez da seinale ona.

- Nor da egilea?

- Beste komunikabideetan ez badago, susmatu.

- Datari ondo begiratu.

- Argazkietan egon daiteke gakoa.

- URL helbideari ondo begiratu eta aztertu.

- Senide eta lagunek ere huts egiten dute.

Dekalogoa osorik kontsultatu nahi baduzu, hemen duzu aukera, adibide eta guztiz.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)