Lankidetza hitzarmena
EiTBk Bilboko Guggenheim Museoarekin duen hitzarmena berritu du
EITB
2002an Bilboko Guggenheim Museoarekin hartu zuen konpromisoari esker, Euskal Irrati Telebistak artea babesten jarraituko du.
Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak bi erakundeen arteko hitzarmena berritu dute astelehen honetan, urriaren 8an.
Euskal Irrati Telebista Bilboko Guggenheim Museoko kide korporatiboa da 2002az geroztik. Bost urtean behin bi erakundeek berritzen duten akordioari esker, EiTB Taldeko hedabideak artearen babesle dira eta Bilboko Museoaren jardunaren jarraipen informatibo handia egiten dute.
Aurrerantzean ere Guggenheim Museoaren ekimenen leiho eta bozgorailu izango da EiTB, komunikazio-zerbitzu publiko izaerari eta Gizarte Erantzukizun alorrean dituen konpromisoei jarraituz.