Itxi

Multibox gelan

Tranxmedia, ostiral honetan, EITBn

I.E.

Erredakzioa

EITBk eta Tabakalerak antolatutako ekimenaren aurkezpen prentsaurrekoa ostegun honetan, martxoaren 17an, izan da EITBko Multibox aretoan, 11:00etan.

Ostegun honetan, martxoaren 17an, Euskal Irrati Telebistak eta Tabakalerak antolatutako Tranxmedia jardunaldiaren aurkezpen prentsaurrekoa egin da. Ekitaldia ostiralean, martxoaren 18an, izango da, eta ikus-entzunezkoen alorreko profesionalen, inbertitzaileen, ekintzaileen, industria digital eta teknologiekin dihardutenen, ikasleen eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du.

Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.

Baliabide digitalek errealitatearekin, kulturarekin eta aisiarekin dauzkagun harremanak eraldatu dituzte. Ikus-entzunezko edukien ekoizpena, hedapena eta kontsumoa aldatzen ari dira, eta sortzen ari diren eredu berriek etorkizuneko egitura osatzen lagunduko dute.

Egoera berri honetan, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte-hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.

Gai horien guztien inguruan Simon Nelson, hamalau urtez BBCn multiplataforma estrategiaren arduraduna izan dena eta egun aholkulari gisa ari dena; Martin Ericsson, The Company P-n sormen zuzendaria eta The Truth about Marika ekoizpen arrakastatsuaren sortzailea; Marta Gomes, beActive konpainiako sormen-taldeko arduraduna eta Sophia''s Diary eta Flatmates ekoizpen ezagunen sortzailea; eta Gonzalo Madrid, Havas Digital konpainiaren estrategia arduraduna arituko dira.

Izena ematea doakoa da eta online egiten da.


Egitaraua


9:30-9:45 Tranxmedia jardunaldiaren aurkezpena

- Paco Escribano, INPUTen Espainiako zuzendari orokorra

9:45-10:40 Foundations for Innovation

- Simon Nelson, BBCren multiplataforma estrategia arduradun-ohia

10:40-11:35 Transmedia proiektuen arkitektura narratiboak: audientziarekin harremana berregitea, kolaboratzaile berriak

- Martin Ericsson, The Company P-ko sormen zuzendaria

11:35-12:30 Transmedia ekoizpena, proiektu bat nola eraiki

- Marta Gomes, idazle eta ekoizlea BeActive

12:30-13:25 Multimedia marketing elkarreragilea: 360º marketing-a, birala, social marketing-a

- Gonzalo Madrid, Havas Digitaleko estrategia burua.

13:25-14:45 Mahai-ingurua: transmedia proiektuak/esperientziak

Estatuko profesionalekin mahai-ingurua. Factoría Crossmediako Ruben Sánchezek moderatu eta dinamizatua.

Parte-hartzaileak:

-&' || 'nbsp;Javier Lasa: Grupo Prisa - Prisacom-eko produktu garapenaz arduratzen den atalaren zuzendari ondokoa.
-&' || 'nbsp;Gonzalo Martín: Arenas Entertainment España-ren zuzendariordea
-&' || 'nbsp;Robert Figueras: Panzer Chocolate proiektuaren zuzendaria
-&' || 'nbsp;Asier Quesada: Delirium Studios-en sormen zuzendaria



&' || 'nbsp;


Albisteak (1)

Bideoak (1)