Itxi

Sukaldaritza-ikuskizuna

EiTB Gastroshow-a, gaur, Bilbon, Euskalduna Jauregian

EiTB

Leer en Castellano

Bost sukaldari bikotek parte hartuko dute: Zigor Iturrieta-Jurgi Arejita, Ander Gonzalez-Gorka Barredo, Joseba Arguiñano-Iker Markinez, Javi Sierra-Asier Urbina eta Pili Manterola-Igor Zalakain.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Irrati Telebistak EiTB Gastroshow sukaldaritza ikuskizun handia ospatuko du gaur, maiatzak 12. Bertan, ETBn aurkezle diren sukaldariak eta Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian kolaboratzen duten sukaldariek hartuko dute parte. Ekitaldia eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du.

Hamar sukaldari izango dira guztira, bost bikotetan banatuta: Zigor Iturrieta - Jurgi Arejita, Ander Gonzalez - Gorka Barredo, Joseba Arguiñano - Iker Markinez, Javi Sierra - Asier Urbina eta Pili Manterola - Igor Zalakain. Bikote bakoitzak errezeta bat prestatuko du zuzenean.

EiTB Gastroshow-a Euskalduna Jauregiko Urban Hallean egingo da, 12:00etatik 16:00etara, eta Jon Gomez izango du aurkezle.

Ekitaldirako sarrera doan izango da, eta bertaratzen diren guztiek beren beregi jarritako bi sukaldeetan sukaldariek euren platerak nola prestatzen dituzten ikusi ahal izango dute, pausoz pauso. Halaber, babesleek antolatutako zozketetan parte hartu ahal izango dute eta, besteak beste, Pintxo Solidarioa dastatu. Mokadu honekin bilduko den diru guztia EiTB Maratoirako izango da. Haur minbizia izango du aurten ardatz EiTBren elkartasun kanpainak.

EiTB Gastroshow-ak honako babesleak izango ditu: Eusko Label, Eroski, Lacor, Liebherr, De Dietrich eta Bastida Sukaldeak.

Bideoak (2)