Itxi

Ikus-entzunezkoen kategorian

'Chiloé', Pluma Dorada 2010 saria lortzeko hautagai

I.E.

Erredakzioa

Kroaziako Turismo Bulego Nagusiak urtero banatzen dituen Pluma Dorada Nazioarteko Kazetaritza Sariek ohiz kanpoko hautagaitza bat izango dute aurten.

Euskal Telebistako "Chiloé" saioak arrakasta berri bat lortu du; Kroaziako Turismo Bulego Nagusiak urtero banatzen dituen Pluma Dorada Nazioarteko Kazetaritza Saria lortzeko hautagaia da ikus-entzunezkoen kategorian. VII. edizio honen banatze-ekitaldia ostiral honetan, ekainaren 3an, izango da Osijek hirian, Eslavonia-Baranja eskualdean.

ETBko bidaia eta kultura programa 2010ean zehar mundu osoko hainbat komunikabidek Kroaziari buruz egindako beste tarte batzuekin lehiatuko da. Alberto Arizkorreta saioaren zuzendaria banatze-ekitaldira joateko arduraduna izango da.

Legatu historiko baten izena hartzen du sari honek. Kroazia boligrafo eta luma estilografikoaren (kazetaritzaren sinboloak) aberria da. Zagreb hirian bizitako Slavoljub Penkala izan zen asmatzailea; 1906an lehen luma estilografikoa asmatu zuen eta 1907an lehen boligrafoa.


Bideoak (2)