Itxi

EiTBra bisitak

Aurten ere EiTBk Open House Bilbo ekimenean hartuko du parte

EiTB

Leer en Castellano

Asteburuan izango den ekintza honetan, 81 eraikin bisitatzeko aukera izango da, tartean EiTBren Bilboko egoitza.

EiTBren Bilboko egoitza.

Aurten ere  EiTBk Open House Bilbo arkitektura eta hirigintza jaialdi handian parte hartuko du. Datorren asteburuan, irailaren 28an eta 29an, izango da ekimena eta Bizkaiko 81 eraikin esanguratsu bisitatzeko aukera izango da.

Aurreko urteetako edizioek arrakasta handia izan zuten, 35.000 bisitatik gora izan baitzituzten. Aurten, Bilboz eta Barakaldoz gain, Getxok ere parte hartuko du ekimenean.

Eraikinen kanpoaldean seinaleren bat egongo da jendeak eraikinak identifikatzeko. Boluntarioek informazioa emango dute, ilarak kontrolatuko dituzte eta eraikinak erakutsiko dituzte. Eraikin bakoitzeko 20-30 minutuko bisitaldi gidatuak izango dira, 25 pertsona inguruko taldetan banatuta. Eraikin bakoitzak ahal duen ordutegia jarriko du barrutik ikusteko; ordutegi horiek jaialdiari buruzko gidan eta web-orrian kontsultatu ahal izango dira. Eraikinak bisitatzeko ez da izenik eman behar, nahikoa izango da bertara joatea eta txanda izan arte itxarotea; jarduera osagarrietarako, ordea, izena eman behar da jaialdiaren webgunean.

EiTB, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara zabalik

EiTBko eraikinera bisitak 10:00-12:00 eta 16:00-18:00 bitartean izango dira. Ordu erdiko bisita gidatuak egingo dira.

Halaber, bisita hauen osagarritzat beste hainbat jarduera antolatu dira. Hartara, parte-hartzaileek hirigintzaz eta hiriaren barruan arkitektura-lanek sormenaren eta artearen alderditik begiratuta duten balioaz iritzia eman ahal izango dute.

Ekitaldiaren informazio zabala Open House Bilbo webgunean izango da eskuragai.