RSC
EiTBk Euskadiren irudia proiektatuko du munduan
Erredakzioa
EITB
Nazioarteko kateen eta Interneten bidez, taldeak Euskadi berritzaile eta kosmopolitaren isla bihurtu nahi du.
EiTB taldeko Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren dimentsioetako lehenengoa Euskadiren irudia munduan zehar proiektatzeari buruzkoa da. Izan ere, taldeak Euskadiren irudia hobetu eta bultzatzeko konpromisoa du. Errealitate hori interesgarria da ez soilik erakunde, profesional eta enpresari guztientzat, baita atzerrian harremanak dituzten eta bidaiatzen aritzen diren euskaldun guztientzat ere. Euskadiren irudi berritzaile, kosmopolita eta kulturala helarazteko asmoz, EiTB taldeak hainbat helburu ezarri zituen 2009-2010 eperako, zenbait proiekturen bidez:
- Euskadiren irudia interneten eta gure nazioarteko kateen bidez hedatzea: Hobekuntzak streaming zerbitzuaren kalitatean, irratia eta telebista internet bidez eta nazioarteko itunak telebistaren seinalea hedatzeko, besteak beste Telefónica etxearekin sinatutakoa, Venezuelan, Kolonbian, Txilen eta Perun hedatzeko.
- Enbaxadore gisa jardutea, gure aberastasun nagusiak esportatuz: kultura, gastronomia eta ondare naturala: Etxepare Euskal Institutuarekin sinatutako hitzarmena, euskara eta euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal sukaldaririk ospetsuenei eta gure ondare naturalari buruzko dokumentalen ekoizpena, "La Mirada Mágica", "Euskal Herria: Bide Batez", "Del País de los Vascos" edo "Rutas por Euskal Herria", adibidez.
&' || 'nbsp;