EGE
EiTBk euskararen sustapenaren alde egiten du apustu
Erredakzioa
EITB
Hasiera-hasieratik, EiTBk euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko konpromisoa hartu du.
EiTBren Gizarte Erantzukizunak euskarekiko konpromisoa lantzen du bigarren dimentsioan. Konpromiso hori hasiera-hasieratik izan du EiTBk. Hori horrela, euskararen eta euskal kulturaren komunikazioari buruzko emozio positiboak helarazi nahi ditu Euskadin nahiz munduan.
Gainera, taldeak funtsezko zeregina du euskara euskal gizartean erabili eta normalizatzeko orduan. Ondorioz, 2009-2010 aldirako hainbat helburu ezarri zituen:
- Euskara bateratua sustatzea, ahozko eta idatzizko erregistroak garatu eta hedatzeko helburu irmoari jarraiki. EiTBk "Kerman, Mintzalagun Bila" eta "Ele-alea" programa didaktikoak jarri ditu martxan. Gainera, hainbat hitzarmen sinatu ditu euskal erakundeekin, euskara sustatu eta ondo erabiltzeko.
- Komunikazioko eskari berrietara egokitzea. Komunikabidea den aldetik, EiTBk beren lanbide-karrera euskaraz garatu nahi duten komunikatzaile berrien esku jartzen ditu bere ezagutzak eta esperientzia.
- Olentzero bultzatzea. Gabonetan, Olentzero da EiTBren publizitate-kanpainako protagonista. 2010ean, spot oso berezia grabatu zen, Euskadiko gizartearen errealitatea islatuz.
- Euskara entretenimenduarekin eta aisiarekin lotzea. Erabilera oso normalizatua ez dagoen lekuetara eramaten du euskara EiTBk: Unibertsitateen arteko Makrojaia Gipuzkoan. Gazteak musika-maketen lehiaketa antolatzen du, Donostiako Aste Nagusian parte hartzeaz gain.
- Euskarazko komunikatzaile berriei prestakuntza ematea. Urtero, profesional berriak hartzen ditu, euskarazko prestakuntza eman eta profesionalki garatzeko.
- Euskal musika sustatzea. Elkar eta EiTBk 70 eta 80ko hamarkadetako euskarazko kantarik onenen bilduma argitaratu zuten, Euskal Herria Maitea, eta, 2010ean Gaztearen XX. urteurrena izan zenez, beste disko bat atera zuten, Lovin´ Gaztea.
&' || 'nbsp;