Itxi

EGE

EiTBk langileen inplikazioaren alde egiten du

Erredakzioa

EITB

Talde-lana, buru eta lankideen arteko harremana eta helburuen komunikazioa sustatzen ditu EiTBk.

Taldeak langileekiko konpromisoa hartzen du bere Gizarte Erantzukizunaren barruan. Izan ere, enpresa-proiektu bikaina izateko pertsonen inplikazioa ezinbestekotzat jotzen du. Hori dela eta, talde-lana, buru eta lankideen arteko harremana, helburuen komunikazioa eta kudeaketaren gardentasuna bultzatu ditu hainbat urtez.

EiTBren helburua bere aktibo nagusiari, hau, da, pertsonei zuzendutako politikak garatzea da, horrela erreferentziazko taldea bihurtzeko, negozioaren eta bezeroaren emaitzei begira. Jarraian, 2009-2010ean ezarritako helburuak eta betetako proiektuak azaldu dira:

- Berdintasuna lortzeko, laneko eta familiako bizitza uztartzeko eta osasuna zaintzeko politikak sustatzea. EiTBk "Telelana" jarri du martxan kudeaketa-taldeen artean, eta, horrez gain, coaching saioak antolatu ditu Albistegien Sailean. Halaber, diziplina anitzeko talde bat sortu du, lanean eta beren zereginean benetako berdintasuna lortze aldera. 2009az geroztik, Osasunaren Astea ospatzen du eta hitzaldiak, ikastaroak, berrikuspenak eta abar antolatzen ditu.

- Langileen garapen profesional eta pertsonalean parte hartzea. Langileek hainbat ikastaro eta tailer dituzte eskura, zenbait alor gara ditzaten.

- Prestakuntzarako laguntzak eta bekak ematen dituen erreferentziazko erakundea izatea, hitzartutako zentroen sare zabalarekin. EiTBk bekadunak hartzearen alde apustu egiten jarraitzen du, profesionalki gara daitezen. 2009 eta 2010ean, guztira 378 bekadunek egin zituzten praktikak etxe honetan. Nabarmentzekoa da, era berean, 2010ean bekadunen % 42k lan-kontratua lortu zuela EiTBn.

- Euskadiko talentu berrien garapen profesionalean era aktiboan parte hartzea. EiTBko profesionalak hainbat ikastetxetan aritzen dira lankidetzan. Horrez gain, EITB eta EIKENek Gidoi Faktoria jarri dute martxan, gidoilariei prestakuntza emateko ikastaroa, hain zuzen ere.
&' || 'nbsp;


Albisteak (5)