Itxi

Ekainaren 14an

eitb nahieran-en aurkezpenera joan nahi duzu?

Erredakzioa

EITB

EITBk eitb nahieran proiektuaren aurkezpen ofizialera gonbidatu nahi zaitu datorren asteartean, ekainaren 14an. Etortzeko, mezu elektroniko bat bidali komunikazioa@eitb.com helbidera.

Astearte honetan, ekainaren 14an, eitb nahieran proiektua aurkeztuko du EITBk, 19:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox gelan. Erabiltzaile guztiak gonbidatuta zaudete ekitaldira eta bertan egoteko komunikazioa@eitb.com helbidera mezu elektroniko bat bidali baino ez duzue behar izen-abizenak adieraziz.

eitb.com-en ETB-1, ETB-2, ETB-3, eta ETBSateko azken zazpi egunetako programazioa izango da eskueran. Halaber, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gazteako irratsaio nagusiak ere lortzea izango dituzte erabiltzaileek. Zuzenean ikusi ahal izango dira ETBko saioak sarean hiru kateren bidez: Canal Vasco, ETBSat eta eitb.com. Bigarren epe batean, telebista eta irratiko artxiboko saiorik ezagunenak eskueran izango dituzte erabiltzaileek EITBko webgunean.

Albisteak (1)