Itxi

Galdeketa

EiTB, lehen aukera politika eta hauteskundeei buruzko informazioa jarraitzerakoan

EiTB

Leer en Castellano

CISen arabera, telebista aukeratzen dutenen artean ia % 30ak ETB aukeratzen du, eta irratiaren bidez berri izan nahi dutenen %40ak Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria aukeratzen du.

EiTB, lehen aukera politika eta hauteskundeei buruzko informazioa jarraitzerakoan. Argazkia: EiTB

Euskal ikusle eta entzuleek EiTBko irratiak eta telebista dituzte lehen aukeratzat politika gaiei eta hauteskunde kanpainari buruz informatzeko. Horrelaxe dio CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak atzo (urriak 29) argitaratutako txostenak.

CISen barometroak, boto asmoari buruzko emaitzak ezagutzera emateaz gainera, besteak beste, politika eta hauteskundeei buruz informatzeko jendeak ze hedabide lehenesten dituen galdetu du.

Hartara, telebista aukeratzen dutenen artean % 33,1ek ETB aukeratzen du politika eta hauteskundeei buruzko gaien inguruan berri izateko. Atzetik daude La Sexta (% 18,5), TVE1 (% 18,0), Telecinco (% 14,0) eta Antena 3 (% 8,8)

Irratia hedabide gisa aukeratzen dutenen artean, berriz, EiTBko irratiek dute lidergoa: %40ak Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria aukeratzen du. Ondoren, Ser Katea agertzen da % 35,8rekin.