Itxi

Saria

Bizkaired elkarteak EiTB nabarmendu du 2019ko Bizkaia Sarean sarietan

EiTB

Leer en Castellano

Bizkaiko Enpresak Sarean elkarteak giza integrazioaren sailean nabarmendu du EiTB. Golardoa Maite Iturbe zuzendari nagusiak jaso du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaired Bizkaiko Enpresa Sarean elkarteak EiTB saritu du giza integrazioaren arloan egindako ahalegina nabarmenduz. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak jaso du golardoa, arratsalde honetan Bilboko Euskal Museoan egin duten ekitaldian.

2011. urtetik, Bizkaired elkarteak Bizkaia Sarean sariak ematen ditu lurraldean diharduten enpresa, erakunde eta enpresariek hainbat alorretan egindako lana azpimarratuz.

Aurten, EiTBrekin batera, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, SPRI, Kid's Kitcar, Atlas Molecular Pharma, Velatia, Gescrap, Ausarta Prima, Marian Lopez La Alegria Fundazioko presidentea eta Udiarriaga Garcia Itxarobide elkarteko presidentea izan dira sarituak, besteak beste.

Bideoak (1)