Saria
'¡Qué me estás contando!' saioak aipamen berezia jaso du ATRAE sarietan
EiTB
ETB2ko saioak Euskadiko turismoa eta tokiko enpresen sustapenaren alde egindako lana nabarmendu du ATRAEk. Odei Esnaola kazetariak jaso du saria.
ATRAE sarien bigarren edizioan, ETB2ko '¡Qué me estás contado!' saioari aipamen berezia eman diote, Euskadiko turismoa eta tokiko enpresen sustapena bultzatzeagatik. Odei Esnaola kazetariak jaso du saria gaur, Barakaldoko Puerta de Bilbao hotelean.
ATRAE elkarteak sari hauen lehen edizioa antolatu zuen 2018an, Euskadiko turismoaren sustapenean lagundu duten elkarte, enpresa eta pertsonen lana nabarmentzeko. Sariok helburu dute turismoa ahalbidetzen duten bertako enpresen eta agentzien lana ulertu, erraztu eta bultzatu dutenen jarrera gailentzea.