Gabonak EiTBn
EiTBk Olentzero eta Mari Domingiren filtroak egin ditu Instagramerako
EiTB
Erabili Olentzero eta Mari Domingiren filtroa EiTBren Instagram kontutik jaitsita.
EiTBko Olentzero eta Mari Domingiren filtroak. Irudia: EiTB
Gabonak ate joka ditugu eta Olentzero eta Mari Domingi lanean dabiltza buru belarri etxeko txikienentzako opariak prestatzen. Euskal Herriko etxe guztietara iristeaz gainera, WhatsApp, Twitter eta Instagramen ere izango dira aurtengo Gabonetan gure bi protagonistak! Bai bai, ondo irakurri duzue, Olentzero eta Mari Domingiren filtroak prestatu ditu EiTBk!
WhatsApp eta Twitterren Olentzeroren GIFak erabili ahal izateko, bakarrik idatzi behar "Olentzero" hitza bilatzailean eta irudi guztietatik gogokoena aukeratu. Gabonak zoriontzen edo Swish Swish dantza egiten ikusiko dugu!!!
Instagram filtroak
Izan zaitez Olentzero edo Mari Domingi EiTBren eskutik!!
Zer egin behar da erabiltzeko? Oso erraza da:
-Jarraitu eitb kontua Instagramen.
-Filtroen leihotxoan sakatu Olentzero edo Maridomingi filtroa.
-Probatu eta gorde zure kameran.
-Instagram storieseko kameran gordeta izango duzu, filtroa noiznahi erabiltzeko.
Hemen, pausoz pauso, egin beharrekoa:
1. eitb kontuan sartu, Instagramen, eta filtroen leihotxoan sakatu.
2. Olentzero eta Mari Domingiren filtroak ikusiko dituzu. Nahi duzunaren gainean sakatu.
3. Proba egin eta zure kameran gorde. Hortxe izango duzu prest nahi duzunean erabiltzeko.