Itxi

Oharra

EiTBk Iruñerrian komunikazio profesionalen aurka agertu diren pintadak salatu ditu

eitb.eus

Horrelako ekintzak, guztiz deitoragarriak ez ezik, oinarrizko eskubidea den adierazpen askatasunaren aurkako erasoak ere badirela dio oharrak.

EITBren Zuzendaritzak eta Zentroarteko Batzordeak ohar honen bidez gaitzetsi nahi dugu Iruñerriko hainbat herritan komunikabide desberdinetako profesionalen aurka egin dituzten pintadak; tartean Radio Euskadiko gure lankide den Loreto Larumberen aurka. 

Horrelako ekintzak, guztiz deitoragarriak ez ezik, oinarrizko eskubidea den adierazpen askatasunaren aurkako erasoak ere badira, eta horrenbestez, onartezinak. Erasotako gainerako kazetariei elkartasuna erakusteaz gain, gure babes osoa eta esker ona azaldu nahi diogu Loreto Larumberi; komunikabide publikoa garen heinean guk babestu beharrekoak diren balioekin erakutsi duen konpromisoagatik, eta argi azaldu nahi dugu aurrerantzean ere, berarekin batera, guztiok jarraituko dugula balio horien alde lanean.