San Sebastian eguna EiTBn
EiTBk Danborradaren filtroa egin du Instagramerako
eitb.eus
Erabili Danborradaren filtroa, EiTBren Instagram kontutik jaitsita.
San Sebastian eguna ospatzeko, Gipuzkoako hiriburuko eta Azpeitiko hiritarrek kaleak beteko dituzte, danborra eskuetan dutela, eta festa lehertuko dute, 24 orduz.
Aurten, bezperatik, guztiok ospatuko dugu Danborrada, edozein lekutatik. EiTBk jai handi honen filtroa sortu du Instagramerako.
Bi diseinuko filtroa da Danborradarena, eta eitb zein gaztea Instagram kontuetatik eskuratu dezakezu.
Instagram filtroak
Ospatu Danborrada EiTBren eskutik!!
Zer egin behar da erabiltzeko? Oso erraza da:
-Jarraitu eitb kontua Instagramen.
-Filtroen leihotxoan sakatu Danborrada filtroa.
-Probatu eta gorde zure kameran.
-Instagram storieseko kameran gordeta izango duzu, filtroa noiznahi erabiltzeko.