Itxi

Radio Euskadi

Radio Euskadiko Umorezko Bakarrizketen Hirugarren Lehiaketaren deseskalatzea

EiTB

Leer en Castellano

Martxoaren hasieran hasi zen lehiaketa kanporaketa fasearekin, baina COVID 19aren krisiaren ondorioz, ekimena atzeratu egin zen.

Datorren astean jarriko da martxan Radio Euskadiko Umorezko Bakarrizketa Lehiaketa.Argazkia: EiTB

Hirugarren urtez jarraian, Radio Euskadik Umorezko Bakarrizketen Lehiaketa egingo du; hirugarren edizio honetan, parte-hartzaileen errekor guztiak hautsi dira. Martxoaren hasieran hasi zen lehiaketa kanporaketa-fasearekin, baina COVID 19ko krisiaren ondorioz, ekimena atzeratu egin zen. Datorren asteartean, maiatzaren 19an, umorea eta bakarrizketak itzuliko dira Radio Euskadiko "Graffiti" saiora. Fase berri honetarako, egungo egoerara egokitu da prozedura.

Lehiaketaren deseskalatzea datorren astetik aurrera izango da, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik aurrera. Bigarren faserako, parte hartzeko modua aldatu da; horrela, bakarrizketa bakoitza parte-hartzaileen bizilekutik taularatuko da, eta zuzenean sartuko dira "Graffiti" saioan. Bigarren fasea ekainaren 4ra arte luzatuko da.

Hirugarren fasean, ikus-entzuleek euren bakarrizketa gustukoena aukeratu ahal izango dute, eta botoak eitb.eus-en emateko aukera izango da. Ikus-entzuleek aukeratutako bakarrizketa zuzenean pasatuko da finalera, eta 500 euro irabaziko ditu.

Azken gala ekainaren bigarren hamabostaldian izango da, eta Radio Euskadiko umorezko bakarrizketen hirugarren lehiaketaren azken fasea izango da. Irratsaio eta streaming berezia izango da, zuzeneko emanaldiekin. Bertan, epaimahaiak aukeratutako gainerako bakarrizketek parte hartuko dute, entzuleek aukeratutakoaz gain. Guztira, sei izango dira eta 2.000 euroko saria izango dute jokoan.


Informazio gehiago (1)